Iritsi zara gailurrera. Goethe-Zertifikat C2: GDS.

2012-01-01etik aurrera, Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom azterketak Goethe-Zertifikat eskuratzeko C2 mailan orain egiten diren 3 azterketa ordezkatuko ditu: alegia, Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP), Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS) eta Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS).

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom-ek hizkuntzaren gaitasun oso aurreratua eskatzen du, eta Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuaren gaitasunen eskalako mailarik gorenena, (C2, seigarrena) egiaztatzen du.

Azterketa gainditu ondoren, honako hauetarako gai izango zara:

  • alemanez irakurri eta entzuten duzun guztia inolako ahaleginik gabe ulertzeko;
  • ahozko eta idatzizko iturri ugaritako informazioa laburbiltzeko, eta argudioak eta argibideak berriz osatzeko, guztiak modu koherentean aurkeztuta;
  • berez, etorri eta zehaztasun handiarekin hitz egiteko, egoerarik konplexuenetan ere ñabardura ugari emanda.
Informazioa eta ariketak biltzen dituen materiala
Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS)

    Deskargatu beharreko materiala

    Hurrengo deialdiak (behin-behinekoa)

                           
    MatrikulaAzterketa
    Maiatza (Donostia)
    01.04.-02.05.201417.05.2014


    Gomendatutako adina:
    16 urte beteta izatea

    Azterketa tasak:
    280 € (GI-Donostiako ikasleek: 240 €)

    Azterketa partzialetako modulu bakoitzaren prezioa:
    Barnekoak 70 €
    Kanpokoak 80 €

    Izen-ematea:
    Azterketak