Eman pauso bat aurrera: Goethe-Zertifikat B1.

Goethe-Zertifikat B1: Zertifikat Deutsch gaindituta, aleman hizkuntzaren lagunarteko hizkeraren oinarrizko ezagutza sendoak dituzula erakutsiko duzu, eguneroko egoera garrantzitsu guztietan zeure burua behar bezala defendatzen lagunduko dizutenak. Hizkuntzen Europako erreferentzia esparru bateratuaren gaitasunen eskalako sei mailetatik hirugarrenari (B1) dagokio.

Azterketa gainditu ondoren, honako hauetarako gai izango zara:

  • eguneroko egoeretan, elkarrizketetako, iragarkietako eta irrati bidezko mezuetako informazio garrantzitsua zehazki ulertzeko;
  • kazetaritza testuetako, estatistiketako eta eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten deskribapenetako informazio garrantzitsua zehazki ulertzeko;
  • mezu pribatu edo erdi pribatu koherenteak idazteko; esate baterako, gutunak edo mezu elektronikoak;
  • zure interesekoa den gai bati buruzko elkarrizketa erraz bat edukitzeko, horri buruzko iritzi laburra emateko eta solaskidearen iritziari begira behar bezala erantzuteko;
  • eguneroko egoeretan, zerbaiti buruzko informazioa emateko, zerbait proposatzeko edo hitzartzeko.
Informazioa eta ariketak biltzen dituen materiala
Goethe-Zertifikat B1: Zertifikat Deutsch (ZD)

    Deskargatu beharreko materiala

    Gomendatutako adina:
    16 urte beteta izatea

    Azterketa tasak:
    150 € (GI-Donostiako ikasleek: 100 €)

    Izen-ematea:
    ikastaroen bulegoan