Baldintza orokorrak
DONOSTIA

BALDINTZA OROKORRAK ETA BEZEROARENTZAKO INFORMAZIOA

Donostiako Goethe-Institut, Nazaret Zentroa, Aldakonea kal. 36, 20012 Donostia (“Goethe-Institut“ edo “gu“), ikastaroetan eta azterketetan izena emateko. 
 

1. APLIKAZIO EREMUA

Baldintza Orokor hauek balio dute Goethe-Institut eta kontsumitzaileak edo enpresaburuak (“bezeroak”, “ikasleak”, “azterketariak” edo “zu”) lotzen dituzten kontratu harreman guztietarako, in situ eskaintza ez-doakoak kontratatzen dituztenak (izena ematea urrutiko edo aurrez aurreko ikastaroetan eta azterketetan). Doako zerbitzuak erabiltzeko www.goethe.de webgunean, aintzat hartu behar dira erabilera baldintzak. Enpresaburuak Baldintza Orokor desberdinak edo osagarriak erabili nahi baditu, horren aurka gaude hasieratik bertatik, eta gure baimena beharko dute espreski baldintza horiek kontratuaren parte izateko. 
 

2. KONTRATAZIOA

Produktuak (ikastaroak, azterketak eta beste zerbitzu batzuk) gure webgunean eta egungo gure argitalpenetan (ikastaroen edo azterketen liburuxkak, adibidez) ipintzean, eskaintza bat egiten ari gara, produktu horiek kontratatuak izateko. Institutu fisikoetan, Goethe- Institut eta kontsumitzailearen arteko kontratua sinatuz gauzatuko da kontratua.

Kontratua baldintza hauen pean egongo da:

Ikastaro guztietan: zure eskaeran agertzen diren datuek ikastaro/azterketa liburuxkan edo webgunean jasotako onarpen baldintzak betetzea, eta ikastaroa hasteko unean produktuaren deskribapenean adierazitako gutxieneko adina edukitzea.

Taldekako ikastaroetan eta azterketa kolektiboetan: produktuaren deskribapenean adierazitako gutxieneko parte hartzaile kopurua biltzea.

Azterketetan: azterketa zentroak azterketaria onartzea, Goethe Institutuaren azterketa araudiaren 6.1 artikuluaren arabera.

Kasu hauetan ikastaroen edo azterketen tasak ordaindu beharko dira, litekeena bada ere itzuli behar izatea gutxieneko parte hartzaile kopurura iristen ez bada. 

Kontrataziorako hizkuntzak dira EBko herrialdeetan antolatzen diren aurrez aurreko ikastaro, azterketa eta urrutiko ikastaroetarako: alemana eta herrialdeko hizkuntzak. 

3. PREZIOAK

Ikastaroen eta azterketen prezioak izango dira izena emateko unean webgunean eta argitalpenetan adierazita daudenak.
Ikastaroen eta azterketen prezioei, bidalketa gastuak gehituko zaizkie, hala badagokio. Bidalketa gastuei buruzko xehetasunak produktuetan aurkituko dituzu.

4. ORDAINKETA

Ordainketa egingo da webgunean edo argitalpenetan adierazitako moduan, eskaera prozedura hastean, beranduen. Ordainbidea eskaera bakoitzarentzat aukeratuko da. Ez dago ordainbide jakin bat erabiltzeko eskubiderik.  
 

5. IKASTAROETAN ETA AZTERKETETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

a. Ikastaroak taldean
Ikasle bati ikastaro maila eta ikastaro taldea esleitzeko, maila zehazteko proba egiten da, edo Goethe Institutuak homologatutako maila egiaztatzaile bat erabiltzen da. Batere ezagutzarik ez duten ikasleei A1.1 ikastaro maila ezarriko zaie zuzenean.

b. Aldaketa eta ezeztatzea aurrez aurreko ikastaroetan eta azterketetan
Atzera egiteko eskubide legitimoaren kalterik gabe:
Aurrez aurreko ikastaro batean izen-ematea aldatzea (ikastaroaren data aldatzea, adibidez) ezohiko kasuetan bakarrik onartuko da, eta Goethe Institutuaren baimenaz. Izen-emate aldaketek administrazio tasak sor ditzakete.

Ikastaroan edo azterketan izena eman duen pertsonak bertan behera utzi ahal izango du izen-ematea (postaz, faxez edo posta elektronikoz), baldintza hauen arabera: 

Ezereztatze kostuak 

Ikastaroaren hasiera egunaren edo azterketaren bezpera arte: ikastaroaren prezioaren %10; azterketa tasen %100  
Ikastaroa edo azterketa hasi ondoren: ikastaroaren prezioaren %100; azterketa tasen %100 

Eskubidea duzu bertan behera uzteko kontratu hau 14 eguneko epean, justifikaziorik eman gabe. 14 egun horiek igarota, atzera egiteko epea amaituko da. Zerbitzua betetzen hastean, iraungi egiten da atzera egiteko eskubidea. Atzera egiteko epea betetzeko, nahikoa da Donostiako Goethe Institutura bidaltzea, dagokion epea igaro aurretik, atzera egiteko duzun eskubidea gauzatzeari buruzko jakinarazpena. 

c. Mugaeguna eta ordainketa
Dagokion tasa (ikastaro prezioa edo azterketa tasa) osoki ordainduko da fakturan adierazitako egunean.

Ezin izango da ikastaro edo azterketa bat hasi edo jarraitu adostutako ordainketa epeak bete ezean. Kasu horretan, Goethe Institutuak eskubidea izango du beste pertsona bati emateko ikastaro edo azterketa plaza. 

d. Prestazioen barnean sartzen direnak
Prezioaren barnean sartzen dira, ikastaro motaren arabera, ikastaroan parte hartzea, azterketak eta probak zuzendu eta iruzkintzea, aholkularitza espezializatua eta parte hartze ziurtagiriak ematea; ez, ordea, ikastaroetan erabilitako testuliburuak.

Azterketa tasek titulu ofizialaren jaulkipena barne hartzen dute. Gainerako xehetasunetarako, ikus dagokion produktuaren deskribapena. 

e. Ikasleen eta azterketarien betebeharrak
Aurrez aurreko ikastaro bateko ikaslea
  • haren ardura izango da gastuak ordaintzea eta ikastaro lekuan egingo duen egonaldia legezkoa izatea (sartzeko baimena/bizileku baimena/bisa).
  • ikastaroaren arauak eta institutuaren barne erregelamendua beteko ditu.
Aldiz, azterketa bat egingo duen pertsonak unean-unean indarrean dagoen azterketa erregelamendua beteko du. 

f. Jabetza intelektualeko eskubideak

Ikastaroen eta azterketen material guztiek (testuak, ariketak, test galderak, erantzunak, irudiak, programazio kodeak, bideoak eta gainerako edukiak) egile eskubideak dituzte. Ikasleek gozamen eskubide sinple bat izango dute soil-soilik, ez transferigarria, ikastaroan pertsonalki erabiltzeko.

Bereziki, ikasleek ezin izango dute ikastaroen edo azterketen materialak inorentzat kopiatu, argitaratu edo transferitu, saldu, Interneten edo beste sare batzuetan doan edo kostu bidez ipini, edo helburu komertzialetarako erabili, ezta partzialki ere. Ezin izango dira ezabatu copyright abisuak, bereizgarriak edo markak. Jabetza intelektualeko eskubidea urratzeak abian jar ditzake zigor arloko prozedurak. 
 

6. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

Kontsumitzaileek eskubidea dute legez atzera egiteko, atzera egiteko jarraibideetan adierazten den moduan. Enpresaburuek ez dute borondatezko atzera egiteko eskubiderik izango.


7. AUZIAK KONPONTZEA 

Baldintza Orokor hauei lotutako auziak Espainiako auzitegi eta epaitegien jurisdikzio ez- esklusiboaren pean ipiniko dira, eta ez dira inola ere mugatuko legediak kontsumitzaileei aitortzen dizkien eskubideak.

Europako Batzordeak auziak konpontzeko on-line plataforma bat eskaintzen du. Esteka honetan eskura daiteke: http://ec.europa.eu/consumers/odr/. Kontsumitzaileek beren erreklamazioak egin ditzakete auziak konpontzeko on-line plataformaren bidez. 
 

ATZERA EGITEKO JARRAIBIDEAK ETA INPRIMAKIA

Ikastaroen eta azterketen bezeroek kontuan hartu behar dituzte: 

Atzera egiteko eskubidea
Eskubidea duzu atzera egiteko kontratu honetan, 14 eguneko epean, justifikaziorik aurkeztu gabe. 14 egun horiek igarota, amaitu egingo da atzera egiteko epea.

Atzera egiteko eskubidea erabiltzeko, kontratuan atzera egiteko zure erabakiaren berri eman beharko diguzu (Donostiako Goethe-Institut, Nazaret Zentroa, Aldakonea kal. 36, 20012 Donostia, info@sansebastian.goethe.org), zalantzarako tarterik utziko ez duen adierazpen baten bidez (adibidez, postaz, faxez edo posta elektronikoz bidalitako gutun bat). Aurrerago aurkituko duzun inprimaki eredua erabili ahal izango duzu, derrigorrezkoa ez bada ere.
Atzera egiteko epea betetzeko, nahikoa da Donostiako Goethe Institutura bidaltzea, dagokion epea igaro aurretik, atzera egiteko duzun eskubidea gauzatzeari buruzko jakinarazpena. 

Atzera egitearen ondorioak
Atzera egiten baduzu, zure ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entrega gastuak barne (zuk aukeratutako entrega modalitatearen gastu gehigarriak izan ezik, eskaintzen dugun modalitate arrunt merkeena ez beste bat denean), inolako bidegabeko atzerapenik gabe, 14 eguneko epean gehien jota, kontratuan atzera egiteko erabakia jakinarazten diguzun egunetik kontatzen hasita. Itzulketa hori egiteko, transakzio originalean erabili duzun ordainbide bera erabiliko dugu, zuk besterik adierazi ezean. Nolanahi ere, itzulketak ez du beste gasturik eragingo.
Zerbitzu prestazioa atzera egiteko epean has dadila eskatzen baduzu, kopuru bat ordainduko diguzu, atzera egiteko erabakia jakinarazi diguzun unean jada eskaini den zerbitzuaren zatiarekiko proportzionala, kontratuaren xede osoarekiko dagokionez.

Atzera egiteko eskubidea iraungi egiten da zerbitzua guztiz exekutatu dugunean, baita exekuzioa hasi denean ere, baimena espreski eman duzunean eta aitortzen duzunean badakizula atzera egiteko eskubidea galduko duzula merkatariak kontratua osoki exekutatu ondoren. 

Atzera egiteko inprimaki eredua 
(soilik bete eta bidali behar duzu inprimaki hau kontratuan atzera egin nahi baduzu)
– Donostiako Goethe Institutuarentzat, Nazaret Zentroa, Aldakonea kal. 36, 20012 Donostia, edo posta elektronikoz: info@sansebastian.goethe.org
– Honen bidez jakinarazten dizut/dizugu (*) atzera egin nahi dudala/dugula (*) honako zerbitzu honen prestazio kontratuan (*)
– (e)(a)n eskatua (*)/(e)(a)n jasoa (*)
– Kontsumitzaile/erabiltzailearen edo kontsumitzaile/erabiltzaileen izena
– Kontsumitzaile/erabiltzailearen edo kontsumitzaile/erabiltzaileen helbidea
– Kontsumitzaile/erabiltzailearen edo kontsumitzaile/erabiltzaileen sinadura (inprimaki hau paperean aurkezten bada soilik)
– Data !
(*) Ezabatu ez dagokiona. 
 

DATUEN BABESARI BURUZKO ADOSTASUN ADIERAZPENA

Ikastaro edo azterketa batean izena ematean bildutako datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira, eta Donostiako Goethe Institutua izango da haren titularra (Aldakonea kal. 36, 20012 Donostia, info@sansebastian.goethe.org, +34 943 556903).

Datuak erabiliko dira kontratu harremana bete eta kudeatzeko, eta informazioa eta jakinarazpenak bidaltzeko, baita bide elektronikoz eta telematikoz ere, ikastaroei, azterketei eta beste zerbitzu batzuei buruz. Donostiako Goethe Institutuak ez du erabaki automatizaturik hartuko, informazio pertsonala erabiliz zugan eragin dezakeenik. Beraz, tratamenduaren oinarri juridikoa kontratuaren exekuzioa da, eta komunikazio komertzialen bidalketari dagokionez, zure onespena. Gainera, kontratu honetan bildutako datuak guztiz beharrezkoak dira kontratua egoki burutzeko, bestela ezinezkoa litzatekeelako aldeen artean kontraturik egitea.

Datu pertsonalak soil-soilik erabiliko dira beharrezkoak diren denboraz, eta datu horiek eskuratzeko modua izango dute soilik Goethe Institutuak legez baimendu behar dituen hirugarrenek eta institutuaren barne kudeaketako zerbitzuez arduratzen diren enpresek, bai negozioaren ustiapenari bai haren administrazioari dagokionez.

Bestetik, sarbide, ezeztatze, ezabatze, mugatze, oposizio eta eramangarritasun eskubideak erabili ahal izango dituzu, idatzi bat bidalita postaz aurretik adierazitako helbidera. Nolanahi ere, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian, ez bazaude ados Donostiako Goethe Institutuak datuak erabiltzeko duen moduarekin.