Kontaktua eta informazio
Donostia

Kontaktua eta izena ematea Argazkia: Goethe-Institut/Sonja Tobias

Kontaktua eta informazio

Interesatzen zaizkizu gure hizkuntza ikastaroak edo informazio gehiago behar duzu? Informatu ikastaroei buruz gure bulegoetan modu pertsonalizatuan.

Asteartea 
10.00–13.00

Osteguna 
17.00–20.00

Kontsultak telefonoz:
Astel.-Astear.-Asteaz-Osti. 10.00–13.00

Tel.: +34 943 556903 / 606 192371
Aldez aurretiko ezagutzarik ez duten hasiberrien matrikula noiznahi egin daiteke. Eman izena hemen edota jarri harremanetan gure ikastaro-bulegoarekin. Aleman pixka bat badakiten ikasle berriek, berriz, proba bat egin beharko dute, euren maila zein den jakiteko.

Gure ikastaro batean izena ematea erabaki baldin baduzu, apunta zaitezke online. Hala eginez gero, laster jasoko duzu erantzuna, ikastaro horretan tokirik dagoen esanez, eta izen-ematea nola egin behar duzun azalduz. 

Online izen-ematea
 
 Maila jakiteko probarekin eta elkarrizketa txiki batekin, zure ezagutza maila zehaztu ahal izango dugu. Zure laguntzarekin, zeuretzat egokia den ikastaroa aukeratuko dugu. Proba egin ahal izateko, hitzordua eskatu behar da, telefono zenbaki honetara deituta: +34 606 192 371

Maila jakiteko proba egin aurretik, 20 € ordaindu beharko dira eskudirutan, eta ikastaroren batean matrikula egitean, kopuru hori kenduko da matrikulatik.

Iraupena:
Ordu eta erdi
  • Transferentzia
  • Online
Gure baldintza orokorrak hemen kontsulta ditzakezu:
Baldintza orokorrak eta bezeroarentzako informazioa