Ikastaro bereziak
Donostia

Goethe-Institut Alemana hizkuntza Argazkia: Getty Images/Juice Images

Hainbat gaitan espezializatutako ikastaro ugari eskaintzen ditugu. Ikastaroren bat bilatzen ari zara zure enpresarako? Zure seme-alabak dibertitzea nahi duzu alemana ikasten duten bitartean? Edo, alemana talde txiki batean ikasi nahi duzu?

Zure enpresaren premiekin bat datorren ikastaroaren bila al zabiltza? Ikastaroak gure zentroan eman daitezke; baina, komeni bada, zure enpresara joango gara.

Gure ikastaroen bulegoan atsegin handiz emango dizute horri buruzko aholkularitza.
Hala eskatuz gero, zuretzat edo talde txiki batentzat nahierara osatutako ikastaro bat antolatuko dizugu. Gure zentroan eman daitezke ikastaro horiek; baina, komeni bada, hitzartutako helbide jakin batera ere joan gintezke.

Gure ikastaroen bulegoan atsegin handiz emango dizute horri buruzko aholkularitza.

lanbideari begirako alemana

Zure aleman ezagutza aberastu, eta lanerako dituzun aukerak hobetu nahi dituzu? Hala bada, hauxe duzu ikastarorik egokiena: “lanbideari begirako alemana”.

Eskuratu informazioa gure ikastaro bulegoan!

Adostuta
B1.3 mailatik aurrera
Prezioa: 350 €
48 eskola unitate (24 saio birtual eta 24 on-line plataforman)




Ikastaroa ingeniariei eta ingeniaritza mekanikoa eta garraio ingeniaritza adarreko ikasleei zuzenduta dago.

Alemaneko terminologia espezifikoa ikasteko ariketen bidez, fabrikazio prozesua eta eraikuntzaren zientziak arloetako Bachelor (Gradua) tituluko gaietan trebatuko dira ikasleak.

Online ikastaro batek eskaintzen dituen abantailak
  • Ordutegi malgua
  • Ikasteko lekua norberak aukeratzen du
  • Zure erritmoan ikasi
  • Ikastaroan zehar irakasle/tutorearen laguntza malgua
  • Abangoardiako multimedia ikasketa
Gaitasunak
  • Astean zehar zure gaitasunak ordenagailuaren aurrean praktikatu, irakurketa, idazketa eta entzumena bereziki. (Ariketak, deskribapenak, testu lanak)
  • Bi astetik behineko zuzeneko saio birtualetan, ikastaroaren gaiak ahozko aurkezpen eta elkarrizketen bitartez jorratzen dira
  • Interneteko plataforman hainbat tresna eskuragarri izango dituzu, ikasitakoa beste ikasleekin eta irakaslearekin elkarlanean sakontzen lagunduko dizutenak
Baldintza teknikoak
  • Sistema eragilea: Windows 98 edo goragokoa (ez ME)
  • Internet: zuzeneko saio birtualak Internet Explorer, Firefox, Safari, Opera eta Chrome-n egin ahal izango dira. (Vitero plataforma ikastaroa)
  • Internet konexio egonkorra gutxienez 100 kbit/s-koa. Hobe LAN sarea
  • Ordenagailuak Java bertsio bat eduki behar du. (Zuzeneko saio birtualentzat)
  • Ezinbestekoa: Entzungailuak mikrofonoarekin (headset) eta web-kamera
Ikastaroak hiru modulu hauek ditu: konexio teknologiak, makinen osagaiak, eta transmisioak eta eragingailuak. Modulu horietan, hainbat alor aztertuko dira, hala nola txabetak, ardatzak, errodamenduak, enbrageak, kate bidezko eragingailuak, edo engranaje planetarioak.

Ikastaroa egin nahi baduzu, bidal iezaguzu posta elektronikoa
info@sansebastian.goethe.org helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara behar beste ikaslek izena ematen dutenean.


 
Ostirala 10:00 – 13:30 edo
Larunbata 10:00 – 13:30

B1.3 mailatik aurrera
Lekua: Goethe-Institut Donostia
Prezioa: 170 €
180 minutu 3 aldiz + banakako kontsulta (60 minutu)




Ezinbestekoa da lanpostu bat eskatzen duen pertsonak bere ikasketa eta ezagueren gaineko informazio fidagarria ematea. Hortarako kontuan izateko oinarrizko arauak daude.

Ikastaro honetan alemana mintzatzen den herrialde batean lana nola eskatzen den ikasteko laguntza eskainiko dizugu. Pausoz pauso aholku praktikoak emango dizkizugu
  • Zure Curriculum Vitae-a egiteko
  • Zure aurkezpen eskutitza idazteko
  • Aurrez aurreko elkarrizketa prestatzeko
Gainera hiztegi espezifikoa ezagutzen lagunduko dizugu.

Adibide anitz azalduko dizkizugu eta horien bitartez zure eskaera pertsonalera moldatzen den informaziorik erabilgarriena aukeratuko duzu. Azkenik, gure esperientziadun irakasleek zure zirriborroa aztertu eta beharrezko aldaketen gainean aholkatuko zaituzte.

Ikastaro honen bitartez alemana mintzatzen den herrialde batean lana bilatzeko prest egongo zara!

Ikastaroa egin nahi baduzu, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat:
info@sansebastian.goethe.org
Zurekin harremanetan jarriko gara, behar beste ikaslek izena ematen dutenean.