Datak eta izena ematea

Goethe-Institut Datak eta izena ematea Argazkia: Goethe-Institut/Bettina Siegwart

Izena ematea

Goethe-Instituteko aleman ikastaro batean ibili gabe ere gure azterketa guztietan eman dezakezu izena. Azterketa egiteko hizkuntzaren ezagutza nahikoa duzula uste baduzu izen-ematea noiznahi egin dezakezu. Hala ere, Goethe-Instituten azterketak prestatzeko ikastaro bat egitea gomendatzen dugu. Ikastaro hauetan Goethe-Instituten azterketak gainditzeko beharrezkoak diren ezaguerak ikasiko dituzu bereziki.

Online izen-ematea

Gure azterketak

Hizkuntza ziurtagiria behar al duzu zure lanerako, ikasketetarako edo bisatua lortzeko? Jakin nahi al zenuke zer-nolako aleman ezagutza daukazun? Gure Institutuan nazioartean onartutako azterketa ezin konta ahala egin ditzakezu.

Aukeratu mesedez ezker aldeko azterketa bat. Ez dakizu zuretzat azterketa egokiena zein den? Goethe-Instituten azterketa eta ikastaro maila desberdinen laburpenak esango dizu zein den zure hizkuntza-mailari hobekien dagokion azterketa. 

Zalantzarik baduzu Ikastaro Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke.