Goethe-Zertifikat B1 Nerabeak

Goethe-Zertifikat B1 Foto: Getty Images/DexImage

Hauxe nahi duzu ...

  • Alemanian unibertsitate aurreko institutu batera joan
  • Alemanian bizi eta lan egin
  • B1 maila lortu duzula erakutsi
  • nazioartean aintzat hartutako ziurtagiri bat lortu

Goethe-Zertifikat B1 nerabeentzako eta helduentzako aleman azterketa da. Alemanaren erabilera autonomoa eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan hirugarren mailari (B1) dagozkion hizkuntza ezagutzak egiaztatzen ditu.

Azterketa hau gaindituta erakutsiko duzu ...

  • gai zarela lanarekin, ikasketekin, aisialdiarekin eta abarrekin lotutako elkarrizketa argi baten puntu nagusiak hizkuntza estandarrean ulertzeko.
  • badakizula alemana mintzatzen den lekuetara bidaiatzean gerta litezkeen egoera gehienetan ongi moldatzen.  
  • badakizula modu erraz eta koherentean mintzatzen gai ezagunen edo norberaren intereseko gaien inguruan.
  • badakizula esperientziak eta gertaerak, ametsak, nahiak eta helburuak deskribatzen, eta badakizula labur-labur arrazoitzen edo azaltzen.

Oharra: Azterketa hau gazte eta helduentzat egun desberdinetan izango da.

>> Helduentzat datak

You have disabled JavaScript in your browser settings. Please enable JavaScript to see the courses again.

*) * Wenn Sie bereits einen Deutschkurs beim Goethe-Institut besucht haben, der nicht länger als sechs Monate (bezogen auf den Prüfungstermin) zurückliegt, erhalten Sie einen vergünstigten Preis. Dieser ändert sich automatisch während des Bestellprozesses.

Prestakuntza

Ariketak egiteko materiala

Hemen ariketa ereduak aurki ditzakezu, online moduan edo interaktiboki praktikatzeko.

Informazio gehiago

Betebeharrak, azterketaren edukia eta Goethe-Zertifikat B1-ren informazio osagarria hemen aurkituko duzu: