Goethe-Test PRO: Deutsch für den Beruf

Goethe-Test PRO Alemana lanerako Argazkia: Colourbox

Hauxe nahi duzu ...

  • Zure ibilbide pertsonalerako: ebaluatu zure hizkuntza maila modu errealista batean, eta ezagutu zuretzat egokiak diren prestakuntza aukerei eta ikastaroei buruzko iradokizunak
  • Enpresentzat: egiaztatu hautagaiek eta langileek duten hizkuntza ezagutza, ebaluatu aurreko prestakuntzen emaitzak, eta ezarri baliozko oinarri bat etorkizuneko ikaskuntza programetarako

Goethe-Test Pro: Ziurtasuna soilik 60 minutuan!

Nola norbanakoaren ibilbide profesionalerako, hala enpresa osoaren lehiakortasunerako: arrakasta ez da kasualitatearen ondoriozkoa. Arrakasta konfiantzan datza. Eta hizkuntza berean hitz eginda sortzen da, hain zuzen, konfiantza. Beraz, hauxe da galdera: Zer moduz doa zure alemana? Zer hizkuntza ezagutza dute zure oraingo edo etorkizuneko langileek?
 
Goethe-Test PRO: Alemana lanerako baliabideak emango dizu erantzuna. Gure aleman azterketa informatikoari esker, berehala eta erabateko segurtasunez ezagutuko duzu zein den lanpostu jakin bateko entzumen zein irakurmen trebetasuna.

You have disabled JavaScript in your browser settings. Please enable JavaScript to see the courses again.

*) * Wenn Sie bereits einen Deutschkurs beim Goethe-Institut besucht haben, der nicht länger als sechs Monate (bezogen auf den Prüfungstermin) zurückliegt, erhalten Sie einen vergünstigten Preis. Dieser ändert sich automatisch während des Bestellprozesses.

Banakakoa eta eztabaidaezina

Teknologia moderno bat baliatuz, Goethe-Test PROk 60 edo 90 minutuan zehazten du zein den banakoaren hizkuntza maila. Parte hartzaile guztiak maila beretik hasten dira. Azterketa egin bitartean, programak aukeratzen ditu zeregin espezifikoak; betiere, aurreko erantzuna kontuan hartuta. Era horretan, ezin hobeto egokitzen zaio pertsona bakoitzaren hizkuntza mailari. Ez dago gutxiegirik: behin amaitu denean, emaitza jasoko duzu, baita ziurtagiria ere, eta bertan agertuko zaizu zehaztasun osoz zein den hizkuntza maila. Beharrekoa izanez gero, oinarri ideal bat proposatuko dizugu, erabakiak hartzeko lagungarria izan dakizun; besteak beste, prestakuntza jarduera osagarriak egiteko.

Goethe-Test PRO modu malguan egin daiteke: mundu osoan zehar barreiaturik ditugun zentro aztertzaileetakoren batean edo zuzenean zure enpresan. Azterketa egiteko, Business Language Testing Service (BULATS) ezagunaren metodoak baliatzen dira, eta hizkuntzentzako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan dago oinarrituta.

Nola jarri gurekin harremanetan

Zeure hizkuntza ezagutzari edo zeure lankideenari buruzko uste lausoak izan ordez, ziurtasunak izan nahi al dituzu? Hala bada, jarri zuzenean gurekin harremanetan! Eskaintza bat egingo dizugu, inolako konpromisorik gabe, eta azterketa prestatzen eta martxan jartzen lagunduko dizugu.
 
Atsegin handiz emango dizugu prestakuntza jarduera egokien eta enpresentzako hizkuntza ikastaroen plangintzari buruzko aholkularitza.

Hizkuntza ikastaroak enpresentzat

BESTE DATU GARRANTZITSU BATZUK:

Probazko bertsioa

Jakin ezazu gutxi gorabehera zer den, erabat doan: 

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko edo eskaintzen berri izateko, idatzi helbide honetara:

info@sansebastian.goethe.org

Goethe-Test PRO