Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat B1

Itxura: moduluak

Goethe-Zertifikat B1 azterketak honako modulu hauek biltzen ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Mintzamenari dagokion proba bikotetan egingo da. Azterketa berdin-berdin egiten eta ebaluatzen da mundu osoan.

Lau moduluak banaka edo guztiak batera egin daitezke; hala, modulu bakoitzari dagokion ziurtagirien batura ziurtagiri oso baten baliokide izango da.

Azterketa batera garatu zuten Goethe-Institutek, Friburgoko Unibertsitateak (Suitza) eta ÖSDk, eta mundu osoan eskaintzen da bi izen hauekin: Goethe-Zertifikat B1 edo ÖSD-Zertifikat B1.
 

Irakurmena

Blogetako sarrerak, mezu elektronikoak, egunkarietako artikuluak, iragarkiak eta idatzitako jarraibideak irakurtzea eta informazio nagusia eta xehetasun garrantzitsuenak zein diren adieraztea, baita zer ikuspegi eta iritzi azaltzen diren ere.

Iraupena: 65 minutu

Idazmena

Mezu elektronikoak eta eskutitz pertsonalak zein formalak idaztea, baita sareko foro bateko sarrera bat ere, norberaren iritzia azalduz.

Iraupena: 60 minutu

Entzumena

Iragarkiak, aurkezpen laburrak, elkarrizketa informalak eta irratiko eztabaidak entzutea eta adierazpenik esanguratsuenak eta xehetasun garrantzitsuenak identifikatzea.

Iraupena: 40 minutu

Mintzamena

Bikotearekin hitz egitea eguneroko gai bati buruz; adibidez, bidaiatzeaz. Elkarrizketan zehar, galderak erantzun, norberaren iritzia adierazi eta iradokizunak egin beharko dira. Ohiko gai bati buruzko aurkezpen bat egitea eta harekin loturiko galderak erantzutea.

Iraupena: gutxi gorabehera 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat B1 nerabeentzako eta helduentzako aleman azterketa da.

Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Nerabeentzako Goethe-Zertifikat B1 lortzeko, gutxienez 12 urte beteta izatea gomendatzen da.
  • Helduentzako Goethe-Zertifikat B1 lortzeko, gutxienez 16 urte beteta izatea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat B1 azterketa egiteko Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan hirugarren mailari (B1) dagozkion hizkuntza ezagutzak edukitzea eskatzen da.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 350 eta 650 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.