Informazio gehiago
2018

Itzuli hona Goethe-Zertifikat B2

Goethe-Zertifikat B2 azterketa berregin dugu. Goethe-Zertifikat B2 azterketa zaharra egin daiteke 2018/12/31ra arte azterketak egiteko munduko zentro guztietan eta 2019/07/31ra arte azterketak egiteko aukeratutako zentro batzuetan. Mesedez, informa zaitez azterketa egiteko zure zentroan.

Urratsez urrats: azterketaren atalak

Goethe-Zertifikat B2 azterketak honako atal hauek ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Mintzamen proba bikotetan edo bakarka egiten da.
Azterketa berdin-berdin egiten eta ebaluatzen da mundu osoan.
 

Irakurmena

Hainbat testu irakurtzea; esaterako, iragarkiak, katalogo sarrerak, erreferentziazko liburuen zatiak, iruzkinak, kritikak eta txostenak, eta horiei buruzko ariketak egitea. Horretaz gain, idatzizko testu batean falta diren hitzak idaztea.

Iraupena: 80 minutu

Idazmena

Egunkari bateko artikulu baten edo sareko artikulu labur baten iruzkina egitea eta eskutitz bat zuzentzea.

Iraupena: 80 minutu

Entzumena

Elkarrizketak edo telefono deiak entzutea eta entzundakoa zuzentzea edo osatzea, baita adierazpenak ordenatzea ere. Horrez gain, egunerokotasuneko gai bati buruzko elkarrizketa bat entzutea eta hari buruzko ariketa bat egitea.

Iraupena: gutxi gorabehera 30 minutu

Mintzamena

Azterketaren lehenengo zatian testu labur bati buruz hitz egin beharko duzu. Ondoren, kidearekin eztabaidatu beharko duzu elkarrekin erabaki bat hartu edo konponbide bat bilatzeko.

Iraupena: 10 edo 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat B2 helduentzako aleman azterketa da.

Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat B2 lortzeko, gutxienez 16 urte beteta izatea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat B2 ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako eskalaren barruan B2 mailari dagozkion hizkuntza ezagutzak eskatzen ditu.  
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 600 eta 800 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.