Informazio gehiago
2019

Itzuli hona Goethe-Zertifikat B2

Berria (2019)

Goethe-Zertifikat B2 azterketa berregin dugu. Goethe-Zertifikat B2 modular berrirako azterketa 2019tik aurrera egin daiteke. Azterketak egiteko aukeratutako zentro batzuk azterketa hori 2019/01/01etik aurrera eskainiko dute, eta azterketak egiteko munduko gainerako zentroek 2019/08/01etik aurrera. Mesedez, informa zaitez azterketa egiteko zure zentroan.

Atalez atal: moduluak

Goethe-Zertifikat B2 azterketak modulu hauek ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena (ahozko azterketa, bikoteka).
Azterketak egiteko aukeratutako zentroetan egiten da azterketa, formatu digitalean nahiz paperean. Mundu osoan egiten eta kalifikatzen da, arau uniformeei jarraikiz.
 

Irakurmena

Hainbat testu irakurriko eta ulertuko dituzu, hala nola foroetako mezuak, egunkariak, aldizkariak, iruzkinak eta araudiak. Informazio nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak hautemateko gai izango zara, hala nola jarrerak, iritziak eta arauak.

Iraupena: 65 minutu

Idazmena

Gizarteko egungo gai bati buruzko foro bateko iruzkin batean zure iritzia adieraziko eta oinarrituko duzu. Gainera, laneko testuinguruan ohar formal bat idatziko duzu.

Iraupena: 75 minutu

Entzumena

Eguneroko bizitzako eta irratiko elkarrizketak, konferentziak, elkarrizketak eta iruzkinak entzungo dituzu. Baieztapen nagusiak eta xehetasun garrantzitsuak hautemateko gai izango zara.

Iraupena: gutxi gorabehera 40 minutu

Mintzamena

Gai jakin bati buruzko aurkezpen labur bat egingo duzu eta zure solaskidearekin hari buruz hitz egingo duzu. Gainera, eztabaida batean argumentuak trukatuko dituzue.

Iraupena: 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat B2 aleman azterketa bat da heldu eta gazteentzat.

Goethe-Institut-en azterketak interesdun guztien eskura daude, gutxienez ezarritako adina izan gabe ere egin daitezke eta alemaniar nazionalitatea izan ala ez.
  • Gazteentzako Goethe-Zertifikat B2 lortzeko, gutxienez 15 urte beteta izatea gomendatzen da.
  • Helduentzako Goethe-Zertifikat B2 lortzeko, gutxienez 16 urte beteta izatea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat B2 azterketa gainditzeko Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren  (MCER) araberako eskalaren barruan B2 mailari dagozkion hizkuntza ezagutzak behar dira.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 600 eta 800 bitarte eskola saio behar izan ohi dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.