Goethe-Zertifikat C1

Goethe-Zertifikat C1 Argazkia: Goethe-Institut/Sonja Tobias

Hauxe nahi duzu ...

  • ikasketak Alemanian egiteko prestatu
  • zeure lantokian alemanari buruzko ezagutza aurreratuak dituzula egiaztatu
  • medikuntzaren alorrean jarduera baterako prestatu
  • C1 maila lortu duzula erakutsi
  • nazioartean aintzat hartutako ziurtagiri bat lortu

Goethe-Zertifikat C1 helduentzako aleman azterketa da. Alemanaren maila oso aurreratua eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan bosgarren mailari (C1) dagozkion hizkuntza ezagutzak egiaztatzen ditu.

Azterketa hau gaindituta erakutsiko duzu ...

  • gai zarela era askotako testu luzeak eta maila handikoak ulertzeko, baita adierazten ez diren esanahiak ulertzeko ere.
  • gai zarela ongi eta erraz mintzatzeko, hitz egokiaren bila sarritan gelditu behar izan gabe.  
  • gai zarela hizkuntza gizartean eta lan bizitzan bezala zure ikasketetan ere modu eraginkorrean eta malgutasunez erabiltzeko.  
  • gai zarela kontu konplexuen inguruan argi, modu egituratuan eta zehatzean hitz egiteko.
Ikasketei heldu baino lehen, informa zaitez zeure unibertsitatean edo dagokion unibertsitate aurreko institutuan Goethe-Zertifikat C1 duten ikasle atzerritarrek hizkuntza azterketa gehiago gainditu behar izan gabe onartuak izateko duten aukerari buruz.
 

You have disabled JavaScript in your browser settings. Please enable JavaScript to see the courses again.

*) * Wenn Sie bereits einen Deutschkurs beim Goethe-Institut besucht haben, der nicht länger als sechs Monate (bezogen auf den Prüfungstermin) zurückliegt, erhalten Sie einen vergünstigten Preis. Dieser ändert sich automatisch während des Bestellprozesses.

Prestakuntza

Ariketak egiteko materiala

Hemen ariketa ereduak aurki ditzakezu, online moduan edo interaktiboki praktikatzeko.

Informazio gehiago

Betebeharrak, azterketaren edukia eta Goethe-Zertifikat C1-ren informazio osagarria hemen aurkituko duzu: