Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat C1

Dena barne! Azterketaren atalak

Goethe-Zertifikat C1 azterketak honako atal hauek ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Mintzamen proba bikotetan edo bakarka egiten da.
Azterketa berdin-berdin egiten eta ebaluatzen da mundu osoan.
 

Irakurmena

Erreferentziazko liburuen zatiak, iruzkinak, kritikak edo txostenak irakurtzea eta testu horiei buruzko ariketak egitea (adibidez, haien zati batzuk laburtzea), testu luzeagoak lantzeko gaitasuna erakusteko.

Iraupena: 70 minutu

Idazmena

Ondo egituratutako testu bat idaztea, xehetasun eta guzti. Horretarako, gai bati buruzko informazioa jasoko duzu aurretik, diagrama moduan.

Iraupena: 80 minutu

Entzumena

Eztabaidak, telefono bidezko hizketak, elkarrizketak edo irratiko informazioa entzutea eta oharrak idaztea ondoren adierazpenak sailkatzeko.

Iraupena: gutxi gorabehera 40 minutu

Mintzamena

Azterketaren lehenengo zatian testu labur bati buruzko iritzia eman beharko duzu. Ondoren, kidearekin eztabaidatu beharko duzu elkarrekin gai jakin bati buruzko erabaki bateratu bat hartzeko edo arazo baten konponbidea bilatzeko.

Iraupena: 10 edo 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat C1 helduentzako aleman azterketa da.

Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat C1 lortzeko, gutxienez 16 urte beteta izatea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat C1 ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako eskalaren barruan bosgarren mailari (C1) dagozkion hizkuntza ezagutzak eskatzen ditu.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 800 eta 1000 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.