Goethe-Zertifikat C2: GDS

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom Argazkia: Getty Images/Mario Castello

Hauxe nahi duzu ...

  • Alemanian ikasi edo ikertu
  • Alemaniako ikastetxe batean irakatsi
  • C2 maila lortu duzula erakutsi
  • nazioartean aintzat hartutako ziurtagiri bat lortu

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS) helduentzako aleman azterketa da. Alemanaren maila oso aurreratua egiaztatzen du eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan maila altuenarekin (C2) bat dator.

Azterketa hau gaindituta erakutsiko duzu ...

  • gai zarela alemanez entzuten edo irakurtzen duzun ia guzti-guztia erraz ulertzeko.
  • gai zarela ahozko nahiz idatzizko iturrietatik iritsitako informazioa laburbiltzeko, eta gai zarela argudioak eta azalpenak zentzuz birsortzeko.
  • gai zarela etorri handiarekin eta zehatz mintzatzeko eta ñabardura zorrotzak eskaintzeko baita egoera zailetan ere.
Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom ziurtagiriak aukera ematen die atzerriko ikasleei Alemaniako unibertsitateetan eta goi-ikastegietan sartzeko, eta hizkuntza ziurtagiri gisa baliatzen dute leku askotan alemana irakatsi ahal izateko. Alemaniako Errepublika Federaleko länder edo lurraldeek azterketa hau aintzat hartzen dute hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko irakaskuntzaren esparruan. Länder bakoitzean titulua baliozkotzeko ardura duten instantziek, esate baterako, kultura eta hezkuntza ministerioek, irakasleak trebatzeko departamentuek eta senatu-administrazioek, eskaintzen dute horri guztiari buruzko informazioa.

2012ko urriaren 1etik aurrera, Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom azterketak Goethe-Zertifikat eskuratzeko orain egin diren 3 azterketa ordezkatu ditu: Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP), Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS) eta Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS).

Prestakuntza

Ariketak egiteko materiala

Hemen ariketa ereduak aurki ditzakezu, online moduan edo interaktiboki praktikatzeko.

Informazio gehiago

Betebeharrak, azterketaren edukia eta Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom -ren informazio osagarria hemen aurkituko duzu: