Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat C2: GDS

Itxura: Moduluak

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom azterketak honako modulu hauek biltzen ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Mintzamen proba bakarka egiten da. Azterketa berdin-berdin egiten eta ebaluatzen da mundu osoan.

Literatur lanekin loturiko idazmenaren moduluko ariketak Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatearekin lankidetzan aukeratzen dira.

Lau moduluak banaka edo guztiak batera egin daitezke; hala, modulu bakoitzari dagokion ziurtagirien batura ziurtagiri oso baten baliokide izango da.

Irakurketa, entzumen eta mintzamen moduluak azterketa egiten den zentroan ebaluatuko dira, eta idazketarekin loturikoa Goethe-Instituten oinarrizko azterketa zentroak koordinatzen du.
 

Idazketa probaren zatian bi literatur gaietako bat aukeratzen baduzu 2017ko bi gai orokorretako baten ordez, gutxienez Municheko Ludwig Maximilians Unibertsitateak 2017rako hautaturiko honako izenburuetako bat landu beharko duzu. Azterketan, bestalde, eskainitako lau gaietatik bat aukeratu ahalko duzu.

2019ko literatur proposamenak Goethe-Zertifikat C2: GDSrako 

Brigitte Kronauer
Das Taschentuch
Roman
dtv Verlag
ISBN 978-3-423-12888-9
€ 10,00 (D)

Robert Seethaler
Der Trafikant
Roman
Kein & Aber Verlag
ISBN 978-3-036-95909-2
€ 12,00 (D)
Idazketa probaren zatian bi literatur gaietako bat aukeratzen baduzu 2020ko bi gai orokorretako baten ordez, gutxienez Municheko Ludwig Maximilians Unibertsitateak 2020rako hautaturiko honako izenburuetako bat landu beharko duzu. Azterketan, bestalde, eskainitako lau gaietatik bat aukeratu ahalko duzu.

2020ko literatur proposamenak Goethe-Zertifikat C2: GDSrako 

Hanns-Josef Ortheil
Die Berlinreise
Roman
btb Verlag
ISBN 978-3-442-74997-3
€ 10,00 (D)

Urs Widmer
Das Buch des Vaters
Roman
Diogenes Verlag
ISBN 978-3-257-23470-1
€ 10,90 (D)
 

Irakurmena

Ez-fikziozko testu espezializatuak, iruzkinak, txostenak eta iragarkiak irakurtzea eta horiei buruzko ariketak egitea. Testu horiek erraz ulertzeko eta haien esanahi inplizitua antzemateko gaitasuna erakutsi beharko duzu, baita testuak abstraktuak direnean, hizkera konplexua dutenean eta gai zailak jorratzen dituztenean ere.

Iraupena: 80 minutu

Idazmena

Laburpen txiki bat garatu eta ondo egituratutako testu bat idaztea gai orokor bati edo literaturari loturiko gai bati buruz; esaterako, editoreari idatzitako eskutitz bat edo liburu bati buruzko iruzkin bat izan daiteke eta, horretarako, estilo egokia erabili beharko duzu. Bi gai orokor egongo dira, eta irakurtzeko zerrendako liburu bakoitzeko gai bat. Lau gai horietako bat hautatu beharko duzu lantzeko.

Iraupena: 80 minutu

Entzumena

Hedabideetako kontakizunak eta albisteak, eztabaida informalak eta adituei eginiko elkarrizketak entzutea, guztiak ere abiadura naturalean, eta entzundakoari buruzko ariketak egitea.

Iraupena: gutxi gorabehera 35 minutu

Mintzamena

Gai konplexu bati buruzko aurkezpena egitea; adibidez, globalizazioari buruz. Aurkezpenen horren bitartez erakutsi beharko duzu galdera zailei erantzuteko gaitasuna duzula, adibidez, zure argudioak ondo azalduz eta adibideak erabiliz. Horretaz gain, bigarren gai bati buruzko eztabaida batean parte hartu beharko duzu, adierazpen jakin baten alde edo kontra zauden azaldu eta aurkako argudioei erantzun beharko diezu, eta zure kidea konbentzitzen saiatu beharko duzu.

Iraupena: gutxi gorabehera 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom helduentzako aleman azterketa da.
 
Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom lortzeko gutxienez 18 urte beteta edukitzea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom azterketa egiteko Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako eskalaren barruan seigarren mailari, maila altuenari (C2), dagozkion hizkuntza ezagutzak edukitzea eskatzen da.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko gutxienez 1000 eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.