Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat A1: Fit in Deutsch 1

Hasiera on bat: azterketaren atalak

Goethe-Zertifikat A1: Fit in Deutsch 1 probak honako atal hauek ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena (ahozko azterketa taldean).
Azterketa berdin-berdin egiten eta ebaluatzen da mundu osoan.
 

Irakurmena

Adibidez, ohar laburrak, iragarkiak, pertsonen deskribapenak, eskutitz errazak edo egunkarietako testu laburrak irakurtzea eta horiei buruzko ariketak egitea.

Iraupena: 20 minutu

Idazmena

Mezu elektroniko baten erantzuna, eskutitz bat, iragarki bat edo antzeko zerbait idaztea.

Iraupena: 20 minutu

Entzumena

Eguneroko elkarrizketa laburrak, telefono bidezko mezuak, irratiko informazioa edo antzekoak entzutea eta horiei buruzko ariketak egitea.

Iraupena: ca. 20 minutu

Mintzamena

Zeure burua aurkeztea, eguneroko bizitzari buruzko galderak egitea eta galdera errazei erantzutea. Horrez gain, kidearekin ere hitz egin beharko duzu, galderak eginez eta erantzunez, eguneroko egoerei buruz.

Iraupena: 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat A1: Fit in Deutsch 1 haurrentzako eta 10 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako azterketa da.
 
Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat A1: Fit in Deutsch 1 azterketa egiteko gutxienez 10 urte beteta edukitzea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat A1: Fit in Deutsch 1 azterketa egiteko Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako eskalaren barruan lehenengo mailari (A1) dagozkion hizkuntza ezagutzak edukitzea eskatzen da.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 80 eta 200 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.