Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat A2: Fit in Deutsch

Hasera on bat: azterketaren zatiak

Goethe-Zertifikat A2: Fit in Deutsch, 4 zatitan banatzen da: IRAKURRI, ENTZUN, IDATZI, HITZ EGIN. 
Azterketa mundu osoan arau berdinekin burutu eta zuzentzen da.
 

IRAKURRI

Egunkari-artikulu moduko testuak, posta elektronikoak, iragarkiak eta seinale-kartelak irakurtzen dituzu eta ariketa desberdinak zuzen egiteko gai zara.

Iraupena: 30 minutu

IDATZI

Mezu pertsonal laburrak idatziko dituzu.

Iraupena: 30 minutu.

ENTZUN

Eguneroko bizitzako elkarrizketak, irratiko iragarki eta elkarrizketak, telefono mezuak eta abisu publikoak entzuten dituzu.   

Iraupena: 30 minutu.

HITZ EGIN

Zuri eragiten dizuten gaiei buruzko galderak egiten dituzu. Zure bizitzari buruzko informazioa ematen duzu eta zure hizketakidearekin adostasun batetara iristen saiatzen zara edo berarekin planen bat egiten duzu.  

Iraupena: 15 minutu.

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat A2: Fit in Deutsch haurrentzako eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako azterketa da.
 
Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat A2: Fit in Deutsch azterketa egiteko gutxienez 12 urte beteta edukitzea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat A2: Fit in Deutsch azterketa egiteko   Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan bigarren mailari (A2) dagozkion hizkuntza ezagutzak edukitzea eskatzen da.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 200 eta 350 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.