Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1

Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 Argazkia: istockphoto

Hauxe nahi duzu ...

  • Alemanian au pair postu bat eskatu
  • hizkuntza ziurtagiri bat familia berriro elkartzeko bisa lortzeko
  • A1 maila lortu duzula erakutsi
  • nazioartean aintzat hartutako ziurtagiri ofizial bat lortu

Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 helduentzako aleman azterketa da. Hizkuntzaren ezagutza oso oinarrizkoak egiaztatzen ditu, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan lehenengo mailarekin (A1) dator bat.

Azterketa hau gaindituta erakutsiko duzu ...

  • gai zarela esan nahi duzuna erraz ulertarazteko, zure solaskideak mantso eta garbi hitz egiten badu.
  • gai zarela egunerokoan sarritan erabiltzen diren esamoldeak eta esaldiak ulertzeko eta erabiltzeko (esate baterako, zure buruari edo zeure familiari buruzko, erosketei buruzko, lanari buruzko eta ingurune gertukoenari buruzko informazioa).
  • gai zarela zeure burua eta besteena aurkezteko. Gai zarela beste pertsonei galdera pertsonalak egiteko –esate baterako, non bizi diren, nor ezagutzen duten edo zer duten galderak egiteko–.

You have disabled JavaScript in your browser settings. Please enable JavaScript to see the courses again.

*) * Wenn Sie bereits einen Deutschkurs beim Goethe-Institut besucht haben, der nicht länger als sechs Monate (bezogen auf den Prüfungstermin) zurückliegt, erhalten Sie einen vergünstigten Preis. Dieser ändert sich automatisch während des Bestellprozesses.

Prestakuntza

Ariketak egiteko materiala

Hemen ariketa ereduak aurki ditzakezu, online moduan edo interaktiboki praktikatzeko.

Informazio gehiago

Betebeharrak, azterketaren edukia eta Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1-ren informazio osagarria hemen aurkituko duzu: