Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1

Ez da hain zaila: azterketaren atalak

Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 azterketak honako atal hauek ditu: irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Mintzamena taldean egiten da.
Azterketa berdin-berdin egiten eta ebaluatzen da mundu osoan.
 

Irakurmena

Testu laburrak irakurtzea; esaterako, oharrak, iragarkiak, seinaleak edo kartelak, eta horiei buruzko ariketak egitea.

Iraupena: 25 minutu

Idazmena

Inprimaki errazak bete eta testu labur bat idaztea zure egunerokotasuneko gai bati buruz.

Iraupena: 20 minutu

Entzumena

Eguneroko elkarrizketa laburrak, telefono bidezko mezuak edo bozgorailu batetik esandakoak entzun eta horiei buruzko ariketak egitea.

Iraupena: 20 minutu

Mintzamena

Hasteko, zeure burua aurkeztu beharko duzu eta ondoren, eguneroko gaiei buruzko galdera eta erantzun saio batean parte hartuko duzu, eta zeuk ere galderak edo eskaerak egin beharko dituzu.

Iraupena: 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 helduentzako aleman azterketa da.

Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 azterketa egiteko gutxienez 16 urte beteta edukitzea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 azterketa egiteko Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan lehenengo mailari (A1) dagozkion hizkuntza ezagutzak edukitzea eskatzen da.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 80 eta 200 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.