Informazio gehiago

Itzuli hona Goethe-Zertifikat A2

Ez da hain zaila: azterketaren zatiak

Goethe-Zertifikat A2 4 zatitan banatzen da: IRAKURRI, ENTZUN, IDATZI, HITZ EGIN.
Azterketa mundu osoan arau berdinekin burutu eta zuzentzen da.
 

IRAKURRI

Egunkari-artikulu moduko testuak, posta elektronikoak, iragarkiak eta seinale-kartelak irakurtzen dituzu eta ariketa desberdinak zuzen egiteko gai zara.

Iraupena: 30 minutu

IDATZI

Mezu pertsonal laburrak idatziko dituzu.

Iraupena: 30 minutu

ENTZUN

Eguneroko bizitzako elkarrizketak, irratiko iragarki eta elkarrizketak, telefono mezuak eta abisu publikoak entzuten dituzu. 

Iraupena: 30 minutu
 

HITZ EGIN

Zuri eragiten dizuten gaiei buruzko galderak egiten dituzu. Zure bizitzari buruzko informazioa ematen duzu eta zure hizketakidearekin adostasun batetara iristen saiatzen zara edo berarekin planen bat egiten duzu.  

Iraupena: 15 minutu

Betebeharrak

Goethe-Zertifikat A2 helduentzako aleman azterketa da.

Goethe-Institut-eko azterketa interesa daukan edonork egin dezake, nahiz eta ezarritako adinera ez iritsi edo alemaniar nazionalitatea ez eduki.
  • Goethe-Zertifikat A2 azterketa egiteko gutxienez 16 urte beteta edukitzea gomendatzen da.
  • Goethe-Zertifikat A2 azterketa egiteko  Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan bigarren mailari (A2) dagozkion hizkuntza ezagutzak edukitzea eskatzen da.
  • Maila hori lortzeko 45 minutuko 200 eta 350 bitarte eskola saio behar dira, betiere lehendik ezagutzen denaren eta ikasteko baldintzen arabera.