Kalitate estandarrak

Kalitate estandarrak Foto: Goethe-Institut/ Sonja Tobias

Kalitatea. Hitz hori seriotasunez hartzen dugu.

 Kalitatea kudeatzeko prozedurei eta urte askoko esperientziari esker, Goethe-Institutua kontsigna bat da atzerriko hizkuntzako azterketen administrazioaren eskakizun zorrotzak betetzeko.

Irakaskuntzan eta azterketetan esperientzia duten adituek idazten dituzte ariketak eta azkeneko gainbegirada Municheko gure egoitzan ematen zaie. Benetako azterketetan erabili baino lehen, ariketak azterketen baldintzetan probatzen dira eta emaitzak ebaluatu egiten dira, kalitateari eta kantitateari erreparatuta. Aztertzaileek hasierako eta etengabeko prestakuntza jasotzen dute gure egoitzan eta eskualdeetan egiten diren mintegietan.

Kalitate onaren adierazleak

Justizia

Azterketa guztiek ahal bezain bidezkoenak izan behar dute guztientzat, generoa, jatorri etnikoa edo desgaitasunak gorabehera.

Baliozkotasuna

Hizkuntza azterketek hizkuntza gaitasuna hartu behar dute soilik kontuan eta ez kontzentratzeko gaitasuna, adimena edo hautagaiak munduari buruz duen ezagutza.

Fidagarritasuna

Fidagarritasun maila handia bermatzen da, bi aztertzailek zuzentzen baitute azterketa bakoitza.

Praktikagarritasuna

Buru-belarri ari gara gure azterketak hobetzeko, iraupena optimizatuz, teknologia modernoa erabiliz eta azterketa baldintza egokiagoak sortuz.

Kalitate irizpide estandarrak:

Europako Hizkuntza Probatzaileen Elkartearen (ALTE) kide sortzaile gisa, kalitate estandarrak garatzearen eta abian jartzearen alde egiten dugu.
 
ALTE erakundeak honako helburu hauek ezarri ditu:
  • Gaitasun mailak normalizatzea, Europako hizkuntzen ziurtagirien nazioarteko aitorpena sustatzeko.
  • Azterketak sortzeko eta izapidetzeko etapa guztietarako kalitate irizpideak normalizatzea, hau da, azterketak diseinatzeko eta idazteko, azterketak administratzeko, ebaluatzeko, ziurtatzeko eta datuak gordetzeko.
  • Lankidetzan aritzea baterako proiektuetan eta esperientzia eta ezagutza espezializatuak trukatzea.
2003an, ALTE Europako Kontseiluan onartu zuten gobernuz kanpoko erakunde (GKE) gisa. Harrezkero, aholkularitza eskaini du etengabe errendimendua neurtzeari eta ziurtagiriei buruz, besteak beste. 2006an, ALTE erakundeak Nazio Batuetarako aholkulari berezi izendatu zuten.