TestDaF

TestDaF Foto: Goethe-Institut/Sonja Tobias

Hauxe nahi duzu ...

  • Alemanian ikasi, ikertu edo lan egin.
  • Alemaniako goi-ikastegi guztiek aintzat hartzen duten hizkuntza azterketa egin.
  • alemanaren ezagutzak ikerkuntza erakundeen eta enplegu emaileen aurrean egiaztatu.

TestDaF goi mailako aleman azterketa da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCER) araberako sei mailetako eskalaren barruan B2 eta C1 mailak hartzen ditu.
 
Lau probetan TestDaF 4. maila lortuz gainditzen baduzu azterketa, Alemaniako goi-ikastegietako ia espezialitate eta karrera guztietan onartua izateko hizkuntza ezagutzak dauzkazula egiaztatuko duen ziurtagiria jasoko duzu.
Bestalde, proiektu zientifikoetan eta irakaskuntzan jarduteko nazioartean aintzat hartzen den ziurtagiria da, alemanaren ezagutzari dagokionez.
 
Ez da beharrezkoa ezagutza espezializaturik izatea azterketa egiteko.

Mundu osoan gaude

Azterketak egiteko zentro baimenduetan egin dezakezu TestDaF azterketa. Gaur egun 450 bat zentrok eskaintzen dute TestDaF. Hemen bila ditzakezu Alemanian eta munduan baimendutako zentroak:

Azterketak egiteko zentroak Alemanian
Azterketak egiteko zentroak munduan

Prestakuntza

Ariketak egiteko materiala

Hemen aurkituko dituzu ariketak egiteko materiala eta bibliografiei buruzko gomendioak.

Informazio gehiago

Betebeharrak, azterketaren edukia eta TestDaF -ren informazio osagarria hemen aurkituko duzu: